Gainera, ezin dugu ahaztu orain hilabete batzuk jarri genuen Koskakide kanpainan, 300 bazkide inguru lortu ditugula jada eta, pixkanaka, gero eta lagun gehiago lotzen doaz herri proiektu honetara. Honenbestez, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen koskakide egin eta egingo diren guztiei. Jakin ezazue produktu hoberena eskaintzeko lanean gaudela astero Koska Irratia osatzen dugunok. Azken finean zuek zarete aurrera jarraitzeko arnas freskoa, zailtasunez beterik dagoen proiektu honetan. Gauzak horrela, aurrera goaz, pausuz pausu, eta jakin ezazue ez gaituztela ixilduko, adierazpen askatasunak mina egiten baitie.
Bukatzeko, bi aipamen: bata, abenduaren 3an Itzubaltzeta gaztetxean Koka Jaia ospatuko dugula eta bigarrena, pasadan astelehenetik aurrera, goizero, Koskak goizeko irratsaioa martxan jarri duela, goizeko 9etatik aurrera eguerdiko 12ak arte.
Koska irratia
Gaiaren inguruko berriak:
Urquijo eta Azkarateren idazkiak astelehenean baloratuko ditu Koska irratiak (2005 Aza 04)
Koska irratia ixteko eskatu du Gasteizko Legebiltzarreko PPk (2005 Aza 03)
Carlos Maria de Urquijoren galdera (pdf) (2005 Ira 19)
Miren Azkarateren erantzuna (pdf) (2005 Urr 21)