Leioako campuseko areto nagusian bat pertsona bildu da, eta mahainguruak hainbat gonbidatu bildu ditu eztabaidarako: Iñaki Goirizelaia (EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea), Carlos Villan Duran (Nazio Batuen Erakundean Giza Eskubideetan aditua), Jon Mirena Landa (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako zuzendaria), Juan Carlos Soto (abokatua eta Amnesty Internacionaleko kidea)eta Gemma Calvet Barot (abokatua eta Asociació Catalana per la Defensa dels Drets Humans-eko kidea). Mariano Ferrer kazetaria izan da mahaingurua zuzentzeko arduraduna.
Azaroaren 12an, ekimen honen azken egunean, ekitaldi berezia egingo da Durangoko Landako erakustazokan. Egun horretako herri-bazkarirako txartelak ere salgai daude dagoeneko.