Xumea bezain beroa izan zen atzo iluntzean, Algortan, Kaierari egin zitzaion harrera. Bibolin pieza hunkigarriaren ostean, Laura Mintegi idazle algortarraren hitzen eman zieten babes, 19:30ak aldera, Telletxe plazan elkartzen hasi ziren lagunei euren buruetan zebilzkien pentsamendu, iritzi eta sentimenduei. Izan ere, Mintegik berak adierazi zuenez, 18/98 eta ondoko sumarioen aurkako jarrera agertu eta horien ondorioz ematen ari den eskubide zibil eta politikoen urraketa salatzeko dabil Euskal Herrian zehar Kaiera. Fredi Payak botatako bertsoek ere bertan bildutakoak akuilatu zituzten dagoeneko betetzen hasiak diren orri txurietan euren olerkiak, idatziak eta sinadurak izkiriatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!