Segiren edozein manifestazio debekatzeko eskatu dio Zarraoari Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 11a, 11:16

Ustez Segik gaurko Algortan deitutako mobilizazioa debekatzeko Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak atzo egindako eskaeraren harira, "tankera horretako manifestazioak zigorrik gabe udalerriko kaleetatik igaro daitezela ez dezatela berriro utzi" eskatu die Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari eta Iñaki Zarraoa Getxoko alkateari Marisa Arrue (argazkian) Getxoko PPko bozeramaileak. "Erradikalek berriz ere gure herria har dezatela ez dugu nahi, inork eragotzi gabe euren nahietara eginez eta deseginez, herritarrak etxean babestu behar diren bitartean", gaineratu du.

Gaiaren inguruko berriak:

Algortan egongo ez den Segiren manifestazioan esku hartzeko eskatu dio Balzari PPk (2005 Aza 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun