Medikuntzako 25 bat ikaslek ezezko argia eman diote Bologna prozesuari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 11a, 20:41

Azaroaren 9an, asteazkenean, burrunbada zaratatsua burutu genuen EHUko Leioako campuseko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean zehar 25 bat ikaslek, Bologna prozesuari ezezko argia esateko eta IAk azaroaren 17rako deitu duen greba orokorrarekin bat egiteko. Burrunbada Medikuntzako Asanbladak deitu zuen, Medikuntzako IAren atxekimenduarekin. Fakultatean zehar IAko esku-orriak bota eta klaseetako ateak zabaldu genituen, ikasleek burrunbadaren arrazoia jakin zezaten. Gainera, zenbait ikasle eta irakasle klaseetatik atera ziren. Argazkia: Gaztesarea.net.

Azkenik, dekanotzan amaitu nahi izan genuen burrunbada, baina dekanotzak zarataren arrazoia jakinda, bertako atea giltzaz itxi ziguten. Medikuntzako Asanbladak, azaroaren 17an danok kalera ateratzako deia luzatu nahi dio ikasleriari, Bologna prozesuak ikasleon eskubideak are gehiago urratzen dituelako.

Ikasle Abertzaleak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun