Bizilagun getxoztarra zigortu dute Ondategiko atentatuaren osteko konzentrazioan Azkarragari egindako "irainengatik"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 11a, 22:14

Areetako Ondategi kalean izandako atentatua gaitzesteko, urtarrilaren 19ko kontzentrazioan (argazkian) Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari egindako "irainak" direla eta, udalerriko bizilagun bati zigorra ezarri dio Getxoko epaitegiak. Besteak beste, "hiltzaile" deitu zion Azkarragari gizonak, Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez. Hala ere, epaiketa egiten ari zela, "zigorrik txikiena" eskatu zuen sailburuak, eta "hori jarri diote", Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailetik adierazi dutenez, zigorra zertan datzan argitu ez duten arren. Gotzone Mora Getxoko PSE-EEko zinegotzi, Ermuko Foroko kide eta Leioako EHUko irakaslearen aurkako salaketa ere jarri zuen Azkarragak, aipatu elkarretaratzean gertatutakoengatik. Hala ere, horri buruz ez dute aipamenik egin.

Epaia "ontzat" jo du Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, "ohore eskubidea bermatzen duelako". "Politikan iritzi desberdina izatea zilegia da. Hala ere, adierazpen askatasunak ez du pertsonen aurkako irainak eta kalumniak babesten, arlo publikoan zein pribatuan", adierazi duenez.

Gaiaren inguruko berriak:

Ondategiko atentatuaren osteko konzentrazioko "irainengatik" salaketa jarri dio Morari Azkarragak (2005 Api 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun