Udondo gaztetxeak 5. urteurrena ospatuko du datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 11a, 22:53

"Gaztetxea denok gara" eguna ospatu du gaur Udondo gaztetxeak, azken hamar urteetan egindako bidea gizarteratzeko; eta, bide batez, gaur egun gaztetxean egiten diren ekimenak ezagutarazteko: tai-chi, serigrafia, txalaparta, hacker laborategia, kitarra, malabareak, antzerkia... Datorren astean, berriz, 5. urteurrena ospatuko dugu, eta Leioako gazteria eta herria gonbidatu nahi ditugu antolatutako ekintzetan parte hartzeko, eta gaztetxea den gune liberatuaren eraikuntza bultzatzeko. Autogestioa da egun Leioako gazteek duten tresna bakarra euren arazoei aurre egiteko eta jendarte justuago baten alde alternatibak eraikitzeko. Argazkian, urteurrena aurkezteko egindako prentsaurrekoa.

Honako hauek dira datorren astearako antolatutako ekimenak:

Azaroak 16, asteazkena

Gazte asanblada eta okupazio mugimenduari buruzko mahai ingurua. Uribe Kosta eta Euskal Herriko egoeraren azterketa egingo da.

Azaroak 18, ostirala

Kalejira egingo da 19:00etan herrian zehar eta ondoren Dj Monkey Familiren reggea musika gaztetxean.

Azaroak 19, larunbata

Okupazio Eguna Leioako boulevardean. Gaztetxeko tailer guztiak kalera aterako ditugu: malabare ikuskizuna, herri bazkaria, antzerkia. Ondoren herri poteoa egingo dugu eta amaitzeko Tuboskapi eta Erasoren kontzertuak egongo dira gaztetxean.

Udondo gaztetxea
e-posta: udondogaztetxea@sindominio.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun