"Zerbitzu publikoak ezin dira errentagarritasun ekonomiko irizpideengatik bakarrik zuzenduta egon", Mikel Arana EB-Berdeen Lehendakaritzako bozeramailearen ustez, "gehienbat aipatu neurria hartzeak 5.000 lagunei egingo liekelako mesede". Azaldu zuenez, "horiek 6:00etan hasten dira lanean. Hortaz, ibilgailu pribatuan joan behar izaten dira". "Herrietako jaietara zein, Athleticen partidak ikustera, San Mamesera joateko metro zerbitzua areagotzen den bezala, lanera joateko behar duten ehunka lagunen beharra asetzeko ere metro zerbitzuaren hasiera ordua 5:00etara aurretzea eskatzen dugu", gaineratu zuen Aranak.
Gaiaren inguruko berriak:
Erandio, Berango eta Sopelan metroaren hasiera ordua aurreratzea eskatzeko sinadurak batuko dituzte (2005 Urr 21)
Metroen maiztasuna areagotzea nahi du Sopelako Ezker Batuak (2005 Urr 20)