Goxo Eguna ospatuko dute igandean Berangon preso eta iheslarien alde

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 12a, 23:04

Euskal preso politiko eta iheslarien aldeko Goxo Eguna antolatu dute igande honetarako Berangon, 12:00etatik 16:00etara. Bertan, etxean egindako tarta ugari (euskal pastelak, gazta tartak...) egongo dira salgai, Etengabe.org webguneak jakinarazi duenez. Elkartasun azoka goxo hau Sabino Arana kalean izango da. Antolatzaileen esanetan, "denok gonbidatuta zaudete, bertara joateko. Animatu zaitez eta ondo pasa igandean, bide batez presoak ete iheslariak lagunduz".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun