Ertzaintzako agenteek E.U.R. 23 urteko Gorlizko bizilaguna atxilotu dute gaur goizaldean, Berangoko The Image dantzalekuari su ematea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. 05:00ak aldera, Getxoko ertzain-etxeko agenteak bertara joan dira, hango segurtasun-langileek gaztea geldiarazita baitzuten. Susmagarriak bidoi bateko erregaia isuri omen du establezimenduko atarian, eta berehala su hartu du. Heldu direnean, dantzalekua hutsik ikusi dute ertzainek, eta zaindariekin mintzatu ostean, langileek E.U.R. polizien esku utzi dute, dantzalekuari erregaia bota eta su ematea leporatuz. Agenteek gaztea atxilotu dute, edari alkoholdunen eraginpean egotearen zantzuak zituela. Argazkia: Sutearen ondorioz, dantzalekuaren kanpoaldea belztuta geratu da, eta barrualdeak, atariko aldeak hain zuzen, zenbait kalte izan ditu.