Bologna prozesuaren kontrako itxialdia antolatu du biharko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 14a, 14:32
Ikasle Abertzaleak erakundeak jakinarazi duenez, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako IAko taldeak itxialdia antolatu du biharko Bologna prozesuaren aurka protestaldia egiteko asmoz. Ekimena bihar, asteartea, izango da eta fakultateko agintariek baimena ukatu dutenez, ikasleek kafetegi nagusia hartuko dute. Era berean, ikasleen erakundeak nabarmendu duenez, "informaziorako eskubidea behin eta berriro urratua izaten ari da". 19:00etatik aurrera harrera ekitaldia egingo dute, bertsolariek eta txalapartak lagunduta. Ondoren hainbat kontu izango dira: bideo emanaldia, karaokea, tailerrak, altxorraren bila jolasa eta Bologna prozesuaren inguruko eztabaida.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun