"Herritarraren literatura" hitzaldia eskainiko du Donostian Unai Elorriagak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 14a, 15:43

Gaur arratsaldeko 19:15ean solasean arituko da Unai Elorriaga Algortako idazle gaztea Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko areto nagusian. Elorriagak "Herritarraren literatura" hitzaldia eskainiko du Pentsamendua eta Literaturari buruzko I. Jardunaldien baitan eta bere ondoan Asier Sotak Thomas Hobbes-en "Herritarra"ren pasarte bat irakurriko du. Jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Koldo Mitxelena Kulturguneak antolatu dituzte, eta gaurtik ostiralera bitartean egingo dira. Koldo Mitxelenan Unai Elorriaga eta Asier Sota ez ezik Carlos Rojas, Nagore Aranburu, Patxi Ezkiaga eta Egoitz Lasa ere izango dira, Hobbes, Zizeron eta Ernest Renanen pentsamendua zabaltzeko asmoz. Argazkia: Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun