Hebe de Bonafini eta Kuraia taldeko Fernando entzungai izango dira bihar Koska irratian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 15a, 22:57

Koska irratian egiten den "Resumen Latinoamericano" irratsaioan bi elkarrizketa interesgarri izango dira bihar, asteazkena, egingo den saioan. Lehenengoa, Fernando, Kuraia taldeko abeslariari egingo diote, musika taldeak argitaratu duen diska berriaren eta beste gai interesgarrien harira. Bigarrena, berriz, Argentinako Madres de Plaza de Mayo-ko burua den Hebe de Bonafiniri egingo diote, orain dela egun gutxi "Giza Eskubideen eta Burmuin Osasunaren Kongresua" izenpean egin diren jardunaldiei buruz. Irratsaioa beti bezala euskaraz izango bada ere, elkarrizketa hauek gazteleraz egingo dira aipatutako bi pertsonak erdaldunak direlako. "Resumen Latinoamericano" irratsaioa 20:00etatik 22:00etara emititzen da Koska irratian, FMko 108.0an, alegia. Argazkia: chile.indymedia.org

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun