Udondo gaztetxearen urteurren jaia debekatu du Leioako alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 16a, 20:17

Udondo gaztetxearen bosgarren urteurrena ospatzeko antolatutako Okupazio Egunerako hiru egun eskas falta direnean, jaialdia egitea debekatu du Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak, bertako gazteek jakinarazi dutenez. Udal agintariak "gaztetxeak azken bost urteotan bultzatutako kultura autogestionatua hartu du argudiotzat, debekua ezarri eta gezur pila botatzeko", azaldu dutenez. Hala ere, larunbatean Leioako boulebardean egingo den "jai erraldoiari" eutsi eta Leioako herritarrei zein beste udalerritako gazte asanbladei luzatu diete bertan parte hartzeko gonbidapena, "kalea herriarena delako".

"Zeren beldur dira? Leioako gazteok bost urteotan zehar sortu dugun aisialdi propiaoz eta kultura autogestionatuaz?. Argi izan dezatela, bort urtetan zehar tailerrak, irteerak, kotzertuak, hitzaldiak... antolatu ditugula eta jarraituko dugula kultura autogestinatua sortzen", azaldu dute Udondo gaztetxetik.

Larunbateko egitaraua

Udondo gaztetxearen bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Okupazio Eguna deitu dute larunbaterako, Leioako boulevardean.

11:00etatik aurrera, musika, serigrafia, txalaparta, gitarra, hankapaluak, malabareak, funbolina...

14:30 Herri bazkaria.

16:00 Antzerkia.

17:00 Herri txikiteoa.

21:30 Kontzertua gaztetxean: Tuboskapi eta Eraso.

Gaiaren inguruko berriak:

Udondo gaztetxeak 5. urteurrena ospatuko du datorren astean (2005 Aza 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun