Unibertsitatean, berriz, Bologna prozesuaren aurkako greba orokorra deitua dago. Europa mailako deialdi baten baitan (Europa osoan egingo dira bihar gauza ugari Bolognaren aurka, eta Espainian greba egingo da adibidez Madril edo Kataluinan), ikasle eta abertzaleok gure gain hartu dugu erronka.
Zergatik? Bolognak gure hainbat eskubide urratzen dituelako. Alde batetik euskara hirugarren maila batean uzten du (ez da hizkuntza ofiziala europa mailan, eta ingelesak lekua jango dio frantses eta gaztelaniarekin batera), europar curriculum bat inposastuko da, hor daude ECTS kredituak, hor dago ikasi eta lan egitea ezin uztartzea, hor jarraituko dute tasek, hor egongo dira Bolognak sustaturiko lehiakortasun bortitza eta indibidualismoa...
Bolognak hezkuntzaren merkantilizazioa suposatzen du, eta ikasleontzat gure eskubideak ez daude salgai. Agintari ezberdinek ikasleon mugikortasuna eta karreren homolagazioa saltzen digute, baina Bolognak atzetik dakarrena ezkutatuz: gure hezkuntzaren kalitatearen degradazioa. Gainera suposatzen da ikasleon onerako egiten den zerbait dela, baina ikasleokin ez da ezertarako kontatu. Zer erakusten du horrek? Bolognaren benetako izaera, enpresak izango direlako aberastuko direnak.
Mobilizazioak:
Hau guztia ozen salatzeko eta gure eskubideen alde kalera irtengo gara ikasleok bihar Euskal Herriko toki gehienetan. Mobilizazioak ikastetxe eta herri ezberdinetan egingo dira, baina hona hemen deialdi garrantzitsuenak:
- Bilbo: Arriaga Antzokian 12:30ean manifestazioa.
- Gasteiz: 12:30ean Arka Plazan manifestazioa.
- Donostia: 13:00etan Boulevardean manifestazioa.
- Iruñea: 12:00etan Plaza de la Cruzen manifestazioa.
- Baiona: 12:30ean kontzentrazioa Saint Leonen.
Unibertsitatetan greba orokorra deitu da egun guztirako!
Ikasle Abertzaleak