IAk deitutako greba orokorrarekin bat egin du Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 17a, 11:21

Ikasle Abertzaleak erakundeak unibertsitateetan gaurko deitutako greba orokor deialdiarekin bat egin du EB-Berdeak taldeko Gazteria Idazkaritzak. Prentsa-ohar bidez adierazitakoaren arabera, "hezkuntza sistema publiko, zientifiko, humanista eta kalitate onekoa lortzeko bidean, benetako mehatxua da goi-mailako trebakuntza esparru europarra". Hori dela eta, "politika, gizarte zein sindikatu arloko ezkertiar oro" deitu du Ezker Batuak, "hezkuntza publiko, laiko eta kalitate onekoaren aldeko borrokari gogotsu ekitera, lan-merkatuaren eta enpresa pribatuen beharretara makurtzen den hezkuntza-sistema baztertuz". Argazkian, atzo Bilboko Magisteritza Eskolan Bolognaren aurka eta gaurko grebara deitzeko asmoz egindako burrunbada / IA.

"Munduko Merkataritza Erakundeak bultzatuta, pribatizazioa eta merkantilizazioa helburu duten hezkuntza politiken" aurka agertu da Ezker Batua. "Onartzen ari diren ondoz ondoko erreformak eta ekimen pribatuaren etengabeko sartzea, batez ere multinazionalena unibertsitate publikoan, pribatizazioa eta merkantilizazioaren bidean doaz", alderdi federalistako arduradunek adierazi dutenez.

Gaiaren inguruko berriak:

Bolognari ezezko argia emateko, greba orokorra izango da ostegun honetan Leioako campusean (2005 Aza 16)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun