Hain zuzen ere, 6 eta 12 urte arteko haur eta gazteen artean herriko toponimia ezagutarazi eta, bide batez, "euskararen beraren ezagutza eta erabilera bultzatzeko", aipatu hartzaileentzako egokitu dute CDaren ataletako bat, aurkezpen erakargarria eta gustokoa baliatuz, Imanol Landa Presidentzia zinegotziak azaldu duenez. Besteak beste, fikziozko pertsonai getxoztarra, haize errota alegia, izango dute "gidari" neska-mutilek, bertan aurkitu daitezkeen sei jokoetan aurrera egin eta piraten altxorrera iristeko.
Eduki ugari
Adin guztientzako erabiltzaileentzat, berriz, 1.200 sarrerez osatutako datu-base elkarreragilea dauka CDak, botoia klikatu eta informazioa eskuratzeko. Horretaz gain, "Getxoko leku izenak" liburua bera kontsultatu daiteke PDF formatoan. Azkenik, udalerriko etxe eta paraje ezagunen ganeko 240 argazki, Getxoko mapa (airetik egindako argazkia eta mapa toponimikoa), 8 ibilbide turistiko eta 18 ikuspegi panoramiko –360 gradutako irudiekin– ere gehitu dituzte.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko toponimiaren liburua eta mapa aurkeztu dituzte (2004 Api 22)