Joan den asteburuan Argentinan ospatutako Euskal Astearen berri emango du bihar Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 17a, 20:35

Koska irratian egiten den “Goizero goizero” magazinean elkarrizketa berezia izango da ostiral honetan, 11:30etik aurrera. Maria Torrellas kazetariarekin solas egingo dute, joan den asteburuan, Argentinako Necochea hirian ospatu zen Euskal Astearen berri eman dezan. Izan ere, bertan egon zen Torrellas. Elkarrizketa euskaraz izango da. “Goizero goizero” irratsaioa astelehenetik ostiralera emititzen da, 09:00etatik 12:00ak arte Koska irratian, FMko 108.0an, alegia. Argazkian, Necocheako Euzko Etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun