Ibai Aginaga, Kepa Saratxaga eta Endika Guarrotxena absolbitu egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 17a, 21:10

Eskualdeko hiru bizilagunek urriaren 4an izandako epaiketaren ebazpenaren berri eman du gaur Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez. Hain zuzen ere, Ibai Aginaga berangoztarra (argazkian) eta Kepa Saratxaga eta Endika Guarrotxena algortarrak absolbitu egin ditu Bilboko epaitegiak. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eskatzen zuen bakoitzarentzat, “desordena publikoa” egotzita, "orain urte batzuk, Algortan izandako manifestazio baten ondoren, Ertzaintzak kargatu eta beraiek identifikatu zituztelako". Hala ere, Ocaña I (Toledo) espetxean jarraitu beharko du Aginagak. Berangoztarra 21 urteko espetxe zigorra betetzen ari da, ETAren Irunberri komandoko (Nafarroa komandoa zena, polizia iturrien arabera) kide izatea leporatuta. Beste biak kalean daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun