Dagoeneko 7.142 getxoztarrek eskatu dute zarama eta igerilekuen tasen igoerak bertan behera uztea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 17a, 22:11

Udal Tasen Gehiegizko Igoeren Aurkako Getxoztarrok herri ekimena burutzen ari den sinadura bilketa aurrera doa eta gaur, azaroaren 17an, udal erregistroan aurkeztu diren 807 sinadurekin, 7.142 dira jada zarama tasaren %86ko igoeraren aurka eta igerilekuetara sartzen den bakoitzeko kobratu nahi duten tasaren aurka sinatu duten Getxo udalerriko herritarrak. Horretaz gain, herri ekimenak alegazioak aurkeztu dizkie irailean behin behinekoz onartu ziren 2006ko udal tasei. Argazkian, UTGIAGeko kide bat irailaren 16an Getxoko udal erregistroan sinadurak aurkezten.

Udal Tasen Gehiegizko Igoeren Aurkako Getxoztarrok
e-posta: %86?@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun