Berbalagunok zapatuan mendira!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 17a, 23:36

Azaroaren 19an egun pasa egingo dugu Izkiko Natur Parkean (Araba). Goizeko 8:30ean Algortako Telletxe plaza aurreko parkingean geratuko gara, ohi bezala. Itzulera arrastiko 4:30ak aldera izango da, beranduenez. Izkin (argazkian) San Justi eta San Kristobal mendietatik ibiliko gara. Gasteiztik Maeztura, handik Apeilanizeraino (oso ibilbide erraza da). Kotxez joango gara, betiko moduan, animatzen bazara deitu edo idatzi! Getxotik Apeilanizera 108 kilometro dago, ordu bat eta 40 minutu autoz.

Eguraldi oso txarra eginez gero 10:30ean geratuko ginateke Algortako metroko sarreran plan alternatiboa egiteko. Dena den, helbide honen arabera (http://meteodat.euskadi.net) eguraldiak hobera egingo du ostegunetik aurrera. Ondoko webgune honetan topako dituzue San Cristobal eta San Justi: http://em.luberri.net

Egizu Getxo Euskaldun
Telefono zenbakia: 944 914 357
e-posta: egizugetxo@yahoo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun