IAren arabera, Leioako campuseko ikasleen %95ak egin du greba

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 18a, 00:22

Ikasle Abertzaleak taldeak "oso arrakastatsutzat" jo du gaurko greba eguna. "Ikasleon eskubideen alde, ikastetxe eta fakultateetan egiten dugun eguneroko lana ezagutzera eman da. Gainera, Bolognaren aurka unibertsitatean lanean jarraituko dugula berresten dugu, ikasleriaren gehiengoak (%90ak, gure kalkuluen arabera) eman baitio ezezkoa gure eskubideak urratzen dituen prozesu honi", adierazi du IAk. Erakundeak egindako behin behineko balorazioaren arabera, besteak beste, EHUko Leioako campusean ikasleen %95ak egin du greba. Uribe Kostako DBH eta Batxilergo zentroetan, berriz, Bilboko manifestazioarekin (argazkian) bat egin dute. Arriagatik hasita 4.000 ikasle inguru bat dira, IAren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun