Zea Mays, De Olokausto eta Kein Back taldeak izango dira larunbat iluntzean Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 18a, 21:34
Itzubaltzeta gaztetxean egiten diren konponketak finantzatzeko kontzertua antolatu dute biharko, azaroak 19, iluntzeko zortzietatik aurrera, gaztetxean bertan (Errekagane kalea 1-5). Zea Mays-ekin batera Ezkerraldeko Kein Back eta Algortako De Olokausto musika taldeak arituko dira. Aipatzekoa da De Olokauston desagertutako Algortako bi talderen hainbat kide batu direla: Olokausto eta De Blankon-eko kideak, alegia. Sarrera hiru eurotan salduko da sarreran bertan. Gaztetxera hurbiltzeko erarik errazena, Gobela metro geltokian jaistea dela adierazi dute Itzubaltzetakoek. Argazkian, Zea Mays taldea / Musikazblai.com.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun