Debekuak debeku bihar ospatuko dute Udondo gaztetxearen urteurren jaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 18a, 21:47

Nahiz eta Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak jaialdia egitea debekatu, deitutako Okupazio Egunari eutsi eta Udondo gaztetxearen bosgarren urteurrena ospatuko dute larunbat honetan leioztarrek zein beste hainbat txokoetatik bertaratzen direnek. Besteak beste, 11:00etatik aurrera, astean zehar gaztetxean egiten diren tailerrak (musika, serigrafia, txalaparta, gitarra, hankapaluak, malabareak, funbolina...) aterako dituzte boulevardera. Herri bazkaria (14:30) eta antzerki emanaldia (16:00) ere bertan izango dira. Azkenik, herri txikiteoaren ostean (17:00), kontzertua emango dute gaztetxean Tuboskapi eta Eraso taldeek, 21:30etik aurrera.

Gaiaren inguruko berriak:

Udondo gaztetxearen urteurren jaia debekatu du Leioako alkateak (2005 Aza 16)

Udondo gaztetxeak 5. urteurrena ospatuko du datorren astean (2005 Aza 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun