Erandioko bizilaguna zauritu da Errontegi parean izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 18a, 22:00

Auto-istripua izan da 14:45ak aldera, A-8 autobidean, Barakaldo parean. Kantabriarako noranzkoan zihoazela, kamioi batek eta bi autok alboz albo elkar jo dute, Errontegirako sarrera inguruan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, Erandioko 27 urteko gizonezko bat arin zauritu da eta San Eloy ospitalera eraman dute. Ezbeharraren eraginez, bidearen zati bat itxita geratu da, eta auto-ilara luzeak sortu dira Kantabriarako noranzkoan. Arratsaldeko laurak aldera, errepidea guztiz ireki dute, eta, ordu erdi geroago, zirkulazioa bere horretara itzuli da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun