Igande honetarako ibilaldi neurtua antolatu du Berangoko Sei-Herri elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 19a, 21:04

Urteroko ohiturari eutsiz, Berangoko Sei-Herri Kultur Elkarteak aurtengo XXIII.Ibilaldi Neurtua antolatu du. Bihar, igandea, izango da Uribe Kostan zeharkatzen duen ibilaldia. Orain dela 23 urte, herriko gazte talde bat ibilaldia antolatzen hasi zen, herria eta bere inguruak hobeto ezagutzeko eta euskara bultzatzeko asmoarekin. Aisialdiako ekintza bezala sortu zen, garai hartan mendira joateko ohitura puri-purian zegoen eta gure herrian halako zerbait egitea pentsatu zuten. Bigarren urtean, antolatzaieetako bat, 'Gomi' gaztea, ezbehar baten ondorioz hil egin zen eta, orduti,k bere oroimenez antolatzen da urtero-urtero hutsik egin gabe. Pasa dan urtean, txikitxoetan 20 bikote inguru egon ziren eta nagusietan 100 inguru. Argazkia: Uztarria.com.

Ibiladia neurtua bikoteka egiten da, bi ibilbide prestatu ditugu horretarako, txikitxoena bata eta nagusiena bestea. Lehenengoak 8 kilometro ditu eta bigarrenak 16 inguru. Ibilbidea Berango ingurutik egiten dugu, gure elkartearen izenak dioenez ibilbideak gure herriko mugetatik dihoa (Berango, Getxo, Leioa, Erandi eta Sopela), gure eskualdeko herri hauen paisai zoragarriez gozatzeko. Ibilbidean zehar hiru kontrol izango dira, bertan bikoteen denborak hartuko dira, guztiek ibilaldi guztia betetzen dutela zihurtatzeko. Bigarren kontrolean nagusiek (Sustatxan) eta txikiek (Arenen) atseden hartzeko denbora izango dute, baita hamaiketakoa egiteko ere: Denbora hau deskontatu egiten dogu, asike lasai hartu daiteke atseden.

Nondik eta zer ordutan?

Sei-herri tabernatik emango diogu hasiera eta amaiera ibilaldiari, Sabino Arana kalean dago.

Eguneko egitaraua:

- Izena ematea: Nagusiak, goizeko 8:15ean, eta txikiak 9etan.
- Irteera: Nagusiak, 9etan eta txikiak 9:30ean.
- Eguerdian: Txikitxoentzako jolasak eta nagusientzat poteoa herriko tabernetatik zehar.
- Bazkaria: Partehartzaile guztientzat dohainik izaten da herriko frontoian. Txikiek ordu bietan bazkalduko dute eta nagusiak hirurak aldera. Parte hartu ezin dutenek ere bazkarira hurbil daitezke, prezio herrikoi batetan. Hauxe izango da gure menua: entsalada, indabak sakramentu guztiekaz, postrea, kafea eta patxarana.
- Sari banaketa: Frontoian egingo dugu arratsaldeko 6:30ak aldera.

Giro ezin hobea sortzen da egun honetan Berangon, denok gonbidatuta zaudete egun polit bat pasatzera gurekin, animatu eta parte hartu!

Sei-Herri elkartea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun