Marokon egin behar zen azken proba bertan behera gelditu ostean, amaitutzat eman dute ETB (European Tour of Bodyboard) zirkuitua. Hortaz, David Perez sopeloztarra (argazkian / EHSF) da Europako txapelduna, denbora luzez baitzeraman sailkapeneko lehenengo postuan. Zirkuituko arduradunak saiatu dira beste proba bat antolatzen, Portugalen nahi zuten egin, baina ezinezkoa izan da, ondorioz sailkapena zegoen bezala gelditzen da. Emakumezkoetan sopeloztarra ere den Eunate Agirre laugarren geratu da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!