Marije Fullaondo Batasuneko kidea elkarrizketatuko dute bihar Koska irratian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 21a, 18:25

Marije Fullaondo Algortako irakasleari elkarrizketa sakona egingo diote bihar, asteartea, Koska irratiko “Kaleko Ahotsa” irratsaioan. Fullaondo Europako Parlamenturako Herritarren Zerrendako Hego Euskal Herriko hautagai izan zen eta egun Batasuneko Bide Eginez prozesuaren eleduna da. Koska irratiak jakinarazi duenez, egungo egoera politikoaren hausnarketaren eta "Bide Eginez" prozesutik irtengo den Batasunaren I. Nazio Biltzarraren azterketaren inguruan arituko dira ordubete iraunduko duen elkarrizketan. Marije Fullaondori egin beharreko itaunak 22:30etik aurrera entzun ahal izango dira, FMko dialaren 108.0n. Argazkian, Fullaondo HZko mitin batean.

Gaiaren inguruko berriak:

"Bide Eginez": hilabete honetako balantzea (Orain.info)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun