Era berean, Euskal Herrian Espainiako Gobernuak dituen administrazioetan euskara erabiltzeko aukera eskatu dute Kontseiluko arduradunek, "ez baitago euskara erabiltzerik".
Bestetik, Euskal Herrian bertan oraindik euskararen normalizazioaren alde egiteke asko dagoela goraipatu dute, batez ere Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. "Berezko hizkuntza izan arren, herritarrei ez zaie eskubide osoa aitortu", aldarrikatu dute.