Lehiaketako formatoa berezia izango da: sei parte-hartzailek osaturiko bi txanda burutuko dira eta ekitaldiak bi ordu iraungo du. Eurak izango dira olatu handiena puntuatuko dutenak, baita surflaririk osoena, jaitsiera erradikalena eta 'wipe out' handiena burutzen duena ere. Baldintza bereziak behar dituen ekitaldia denez, abenduaren 3tik urtarrilaren 15era jarri dute txapelketa egiteko denbora. Modu horretan, ekitaldia burutzeko egun aproposena erabakitzeko aukera izango dute antolatzaileek, itsas-baldintzen arabera.
Zonalde honetako ezaugarriak direla eta, antolatzaileak eta surflariak itsasontziz joango dira ikuskizuna hobeto aztertzeko eta uretan sartzeko erraztasun handia izateko. Txapelketa labarretik ikusteko aukera izango dute ikusleek, eta hizlari bat izango da. Publikoak eta komunikabideek Euskal Herriko Surf Federaziora deituz eska dezakete ekitaldiaren hasieraren datari buruzko informazioa: 944 735 125, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte. Lehiaketaren hasieraren eguna bi egun lehenago jakinaraziko da, olatu-iragarpenen arabera.