14:00etan Koblakariren malabare ikuskizuna egon zen. Jende mordoa bildu zen bertan... eta ondoren indabada herrikoia egin genuen. Bazkaldu ostean, berriz, herri txikiteoa egon zen eta, eguna bukatzeko, kontzertuak gaztetxean Eraso eta Tuboskapiren eskutik, giro aparta sortuz: jendea goizeko ordu txikiak harte geratu zen gaztetxean urteurrenaren amaiera ospatzen.
Ostiralean ere giro aparta
Ostiralean kalejira burutu genuen herrian zehar, malabare, hankapalu, mozorro, musikari eta tinbaleroekin, besteak beste, autogestioaren eta okupazioaren aldarria zabalduz. Gero, reggae musika egon zen gaztetxean Dj Monkey Familiren eskutik.
Udondo gaztetxea
e-posta:udondogaztetxea@sindominio.net