Hiru lagun atxilotu dituzte Bilbon ustez dirua zor zien Leioako bizilagunari herio-mehatxua egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 22a, 19:59

Erandioko ertzain-etxeko agenteek hiru gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean Bilbon, zor bat hil-mehatxua eginda kobratzen ahalegintzea leporatuta. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, mehatxuak joan zen azaroaren 18an gertatu ziren Leioako etxebizitzan. Orain atxilotuta dauden G.S.G., I.G.G eta F.J.J.M. Basauri eta Etxebarriko bizilagunek ustez zorduna eta bere senideak mehatxatu zituzten, 6.000 euro baino gehiagoko zorra kobratzeko. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hura beldurtu eta estutzeko joan zen zordunarengana, beste bi lagunekin, mailegu-emailea.

Gertakariaren berri izan ondoren, hiru lagunak identifikatu eta bilatzen hasi zen Ertzaintza, eta atzo atxilotu zituzten 17:00ak inguruan, Bilboko Moyua plazan. 44 urteko G.S.G. eta 34 urteko I.G.G eta F.J.J.M. Bilboko guardiako epailearen esku geratu dira gaur.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun