Ingurumenaren babesa sustatzeko asmoz, bi atal bereiztu daitezke erakusketan: batean, gaur egungo arazo eta mehatxuak aztertzen dira; eta bestean, hainbat irtenbide proposatzen dira garapen iraunkorraren ikuspuntutik. "Erakusketak gizakiaren ekintzek ingurumenean duten eragina erakustea du helburu, baita garapen iraunkor eta luze bateranzko bidea erraztuko duten alternatiba global eta pertsonalak eskaintzea ere", unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Leioan egon eta gero, Ibaetan (Ignacio Maria Barriola eraikinean, otsailaren 20tik martxoaren 10era) eta Gazteizen (Ingeniaritza Unibertsitate Eskolan, martxoaren 13tik 31ra) egongo da erakusketa.
Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ospakizun-aretoan egindako inaugurazio ekitaldian Ander Gonzalez Unibertsitate Hedakuntza errektoreordea, Elisa Sainz de Murieta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitate zuzendaria, Mikel MancisidorUnesco Etxeko zuzendaria eta Miren Onaindia EHUko Unesco Katedrako koordinatzaile nagusia egongo dira, hurrenez hurren.
"Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza"