Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekimen antolatu du Erandioko Udalak datozen egunotarako. Osteguna eta larunbata bitartean, mahai-ingurua, zinema emanaldia eta kontzentrazioa izango dira Erandion eta Astrabuduan, Gizarte Ekintza Arloak jakinarazi duenez. Genero bortxakeriaren kontrako jarrera agertzeko udaletxeko balkoian lazo zuria eskegiko da eta dendariei ikur berbera erabiltzeko deia egin die Udalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!