Zinebiren hainbat laburmetrai egongo dira ikusgai asteazken honetan Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 22a, 22:59
Azaroaren 21etik 26ra bitartean ospatzen ari den Bilboko 46. Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren (Zinebi) hainbat filme proiektatuko dira asteazken honetan, 12:00etatik aurrera, EHUko Leioako campuseko liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan. Laburmetraiak lehiaketarako hautatutakoen artean daude: Juan Aizpitarte eta Ixiar Garciaren "Benidorm Benidorm"; Igor Legarreta eta Emilio Perezen "El gran Zambini"; Isabel Regueraren "La gallina ciega"; Borja Berroztegietaren "La matanza"; Jose Mari Goeneagaren "Sintonia"; Eider Eibar eta Carmen Gonzalezen "Txintxeta"; eta Javier Aspiazu eta Carlos Idirinaren "Infrahabitante", hurrenez hurren. Sarrera doakoa izango da.
Arratsaldean ere egongo da zer ikusi. Goizean bezala, liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan, Info Euskadi saileko laburmetraiak proiektatuko dira, 17:00etatik aurrera. Atal honetan fikzio eta bizidunen gaineko film laburrak eta iraupen txikiko dokumentalak batu dituzte eta, lehiaketarako hautatuak izan ez arren, EHUn ez ezik, jaialdiaren egoitzan ere egongo dira ikusgai, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez. Honako hauek dira aipatu laburmetraiak: Izaskun Uzkudun eta Edgar Arrudaren "Ihauteriak Euskadin’; Iban Ayestaren "Alabama"; Itziar Barrioren "La traca"; Fede Merinoren "Los desastres de la guerra"; Enrique Reyesen "Seré tus ojos"; Borja Cobeagaren "Eramos pocos"; Ugo Sanzen "Los ojos de Alicia"; Itziar Barrioren "Amaren Gauzatxoak"; eta Jose Antonio Perezen "Amaren Gauzatxoak".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun