"En pie de foto. Cien miradas desde el dolor. El terrorismo, crimen contra la humanidad" erakusketa da PPk Erandioratzea desiratzen duena. Miguel Angel Blanco Fundazioaren ekimenak azken 30 urteotan prentsak argitaratutako Euskal Herriari buruzko irudi guztietatik 100 argazki aukeratu, bildu eta hainbat idazle, kazetari eta intelektualen testuekin hornitu ditu. Orain arte Iruñea, Donostia, Barakaldo eta Ermutik igaro da erakusketa eta, PPk dioenez, laster izango da Andoainen.
Ruizen arabera, 1997an ETAk hil zuen Ermuko zinegotziaren omenezko fundazioak "basatikeri terroristaren ondorioak ezagutarazteko" abiatu du erakusketa, "terrorismoaren izua" azalarazten.