EHUko Klaustroko ordezkarien %20a hautatuko dute gaur ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 24a, 02:24

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara, EHUko 50.000 bat ikaslek izango dute Klaustroa osatzen duten 300 ordezkarietatik 60 klaustrokide. Irakasleek eta beste langileek ez bezala ikasleek urtero egiten dituzte hauteskundeak. Gainera, zenbait fakultate eta eskolatan ikasleek bihar ikastegietako batzarretako ordezkariak eta ikasleen kontseiluak ere aukeratuko dituzte. Ikasle Abertzaleak erakundeak bozkatzeko deia egin dio EHUko ikasleriari, "gure eskubideak ez daudelako salgai". Bizkaiko Asanblada Libertarioaren kidea den Luz Negra taldeak berriz, abstentzio aktiboaren aldeko hautua egiteko eskatu die Bizkaiko ikasleei.

Gaiaren inguruko berriak:

Bihar hauteskundeak izango dira EHUko kanpus guztietan (Gaztesarea) (2005 Aza 23)

Contra las elecciones a Claustro y Junta (A las barricadas) (2005 Aza 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun