EHUko Ikasleen Kontseilurako hauteskundeetan izandako irregulartasunak aztertuko ditu Eusko Legebiltzarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 10a, 16:55

Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak (argazkian) eta Igor Ortego 2002 eta 2005 bitartean unibertsitate bereko Ikasleen Kontseiluko presidente izandakoak EAEko parlamentuan hitz egingo dute EHUko Ikasleen Kontseiluko zuzendaritza aukeratzeko hauteskundeetan izandako irregulartasunak azaltzeko. Hitzordua datorren asteazkenean, martxoak 15, izango da, goizeko 10:30ean Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordean. Agerraldiak Santiago Abascal PPko legebiltzarkideak eskatu zituen eta Batzordeak onartu zituen. Bere garaian Ikasle Abertzaleak, Lurgorri eta Izquierda Universitaria ikasle taldeek gogor salatu zituzten Ortegok zuzentzen zuen Ikasleen Kontseiluak erabilitako azpijokuak erakunde horretako zuzendaritza talde independenteen esku mantentzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun