Euskal preso politikoa emakumea denean, atxilotze momentutik, tratu berezia ematen diote emakumea izateagatik eta egoera mantendu egiten da espetxean. Izan ere, presondegi gehienak gizonentzat eraikiak izanagatik, ez dituzte emakumeek behar dituzten baldintzak betetzen. Espetxeratuak direnen emakumeen kopurua gizonezkoa baino txikiago izanik, sakabanaketaren helburua (politikoki, kulturalki eta sozialki presoa baztertzea) askoz ere errezago lortzen dute emakumeekin.
Atxilotutako emakumeak torturaren aurrean askoz ere kalteberagoak dira, eta gizonen aurka erabiltzen dituzten metodo berberak emakumeen aurka erabiltzen badituzte ere, emakumeen kontra gizonen aurka baino gehiagotan erabiltzen dituzte mota guztietako sexu irainak. Honekin ondorioztatzen da emakumeen aurka pertsonaren degradazioa bilatzen dituzten tortura metodo bereziak erabiltzen dituztela euren genero baldintzagatik.
Emakume bat atxilotua denean, bere sexualitatearen inguruko kontu ezberdinak baloratzen dituzte askotan hainbat komunikabideetan, atxilotua gizona denean gertatzen ez dena (gogoratu Idoia Lopez Riaño, Ana Lizarralde...).
Sexu irainak, bortxaketak...
Emakumea atxilotuta dagoenean, bortxaketa mehatxua hasieratik izaten du, hainbatetan gauzatu egiten dena (Amaia Urizar). Galdeketetan poliziak gizonezkoak dira beti eta, kasu gehienetan, emakumea bilusik izaten dute eta gorputz osoa ukitzen diote, hankak zabaltzera behartuz (polizi-emakumeren bat agertzen bada, emakume atxilotuari bere seme-alaben inguruko kustodiaz mehatxatzeko izaten da.
Emakumea psikolojikoki degradatzen dute, irainekin, izen ona galaraztearekin, (emakumea umiliatu egiten dute, bere osotasun fisiko eta mentala apurtzeko helburuarekin. Tortura molde hauek suposatzen duten sexu eraso larria eragin handia dute egoera honetan egon diren emakumeengan. Espetxan sartzen dutenean tratu bera jasotzen du emakumeak, bere oinarrizko eskubideak urritaz; euskal preso politikoen kasuan, baita eskubide politikoak ere.
Argi edukita egoera larri hauek isolamendu eta sakabanaketa politikaren ondorioak direla, Espainia eta Frantziako agintariek EPPKari ezarritako salbuespen neurriekin gogortu egiten dira, eta eragin zuzena dute espetxeetan amekin diren seme-alabengan. Horregatik, dagozkien eskubideek errespetatuak izan daitezen aldarrikapenarekin batera: beraien nortasuna eta eskubideak errespetatuak izateko, Euskal Herrian izan behar direla, gatazka politiko batek eragindako preso politikoak direlako. Instituzioekin batera, egoera larri honen aurrean neurriak har ditzaten exijitzen diegu eragile sozial eta politikoei.
Askatasuna