Ostiral honetako osoko bilkuran eztabaidatua izango den mozioaren bidez, "instituzioen esku-hartze handiagoa" eskatu du Getxoko PPk, "behingoz genero indarkeriarekin bukatzea lortzeko". "Gizarteko gaitzik handienetakoa da. Hortaz, gure eskuetan dagoen guztia egin behar dugu botere publikoek horrekin amaitzeko", adierazi du Marisa Arrue (argazkian) popularren bozeramaileak. Hori dela eta, "bakoitzak hartutako konpromisoak bete" ditzala eskatu die Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Eudeli: "Moncloak finantziazioa eta lege-erreformak areagotu ditzala; agindu bezala, Lakuak erasoetatik babesteko gailu elektroniko eta informatikoak eman diezaiela biktimei; eta Eudelek Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Udalerrien Sarea sortu dezala behingoz", Arruek azaldu duenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!