Bertso eskola jarriko du martxan Itzubaltzeta gaztetxeak datorren asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 24a, 23:05

Itzubaltzeta gaztetxeak gaur egun burutzen dituen tailerrei eskaintza berri bat gehituko die laster. Izan ere, datorren azaroaren 29an, asteartea, eta iragan den ikasturtean bezalaxe, Itzubaltzeta gaztetxeak doako Bertsolaritza tailerra jarriko du martxan. Iaz koordinatzaile gisa ibilitako Miren Loizaga sopeloztarrak Santutxuko Bertso Eskolako Oihana Bartra Arenasi (argazkian) pasa dio lekukoa. Era berean, tailerraren planteamendua hasieratik hastea denez, bertsolaritzari buruzko ezagupen handirik ez duten gazteak zein helduak, itzubaltzetarrak zein kanpokoak, lasai hurbil ahal izango dira asteartero arratsaldeko 20:00etan burutuko den bertso eskolara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun