Besteak beste, honako ekitaldi hauek jaso ditu UKBERRIk:
Algorta:
19:30 "Emakumeonganako indarkeriari aurre egin" lelopean manifestazioa izango da Algortan ELA, LAB, Segi eta Bilgune Feministak deituta. Telletxetik irtengo da.
Areeta:
19:00 “Eraso gehiagorik ez!” lelopean, elkarretaratze isila egingo da Xake plazan, Getxoko hainbat emakumeen elkartek deituta eta Getxoko Udalaren laguntzaz. Udalak 30.000 postal banatu ditu buzoiz buzoi deialdia iragarriz. Horretaz gain, udal gobernu taldeak osoko bilkurarn aurkeztuko du, ostiralean bertan, Emakundek emakumeek pairatzen duten indarkeriaren kontra onartutako agiri instituzionala.
Barrika:
18:00 "Victimas de la violencia de genero" hitzaldia liburutegian, Eider Diaz Olabarri abokatuaren eskutik.
19:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa udaletxe aurrean, Barrikako Udalak deituta.
Berango:
19:00 Entre Mujeres konpainiaren "Ellos y solo ellos" antzezlana, Berangoeta kultur etxean, Berangoko Udaleko Emakume eta Gazteria Arloak antolatuta.
Erandio:
12:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa udaletxe aurrean (Irailaren 23a plaza), Erandioko Udaleko Berdintasun Arloak deituta.
Itzubaltzeta / Erromo:
11:15 Emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa egingo dute Romo-Artatza institutuaren aurrean.
Leioa:
12:00 Erasoak jasanez gero, nora joan jakiteko kartelak eta eskuorriak banatuko dira eta, ondoren, kontzentrazioa egingo da boulevardean.
Sopela:
16:30 Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) antolatutako Emakume Intsumisoaren Asteari amaiera emateko, jaia egingo dute. Arte erakusketa (16:30-18:30) eta kantautoreen kontzertua (19:00-20:00) egongo dira Sopelako udaletxeko plazan.
19:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpena irakurri eta puxikak askatu ondoren, "Historias de maltrato, sexo, violencia y miedo" liburua aurkeztuko du Asuncion Valgañonek, Sopelako udaletxeko Hall Kulturalean, Itzartu emakume elkartearen eskutik.