Niko Etxart zuberotarraren abestiek emango diote hasiera, gaur iluntzean, Sopelako Euskararen Asteari. Euskal rockaren aintzindari ezaguna izan arren, oraingoan kantu tradizionalean oinarritutako errepertorioa osatu du "Eperra" diskoan, bere aita Dominika Etxart eta Robert Larrandaburu koinatuarekin batera. Zuberoako kanta zaharrak bildu dituzte eta hainbat eskualdetako ohiturari lotua dagoen ahots hutsean abesten dute. Kantatzeko erabiltzen duten teknikari "bortü botza" deitzen diote eta Pirinioetako artzainen kantatzeko era naturala da. Emanaldia 21:30etik aurrera izango da, udaletxeko karpan. Abenduaren 9ra arte luzatuko da Sopelako Euskararen Astea. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Dominika Etxart, horren semea Niko eta Robert Larrandaburu / Aizu.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!