Itzubaltzetako Oraintxe mezularitza ekologikoko enpresa aurkeztu dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 25a, 00:19

Itzubaltzeta / Erromon egoitza duen Oraintxe mezularitza ekologikoko enpresa ofizialki aurkeztu dute gaur goizean. Duela zazpi urtetik hona Bilbon lanean ari bada ere, Itzubaltzeta / Erromora duela hilabete bat heldu zen eta Getxoko Udalaren mezularitza zerbitzua egiten du. “Gizarteratzearen alde lan egiten duen Gaztaroa-Sartu Elkarteak guregana etorri zen kontratu batzuetan baldintza sozial batzuk ezarri behar zirela esateko, tartean mezularitzarenean. Ideia ona iruditu zitzaigun, horrela lana topatzeko zailtasunak dituzten pertsonei lana aurkitzen laguntzen zelako eta gainera ekologiari eta ingurugiroa zaintzeari lotutako sistema ere ezartzen zelako” esan du aurkezpen ekitaldian Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak. Argazkian, Iruñeko Oraintxe ekomezularitza enpresako langile bat.

Enpresak mezularitza lanak betetzen dituzten bost pertsona, administrari bat eta enpresaren gerentea ditu lankide. Bost mezulariak langabezian izandakoak eta Getxon erroldatuak dira. Juan Egiluz gerentearen arabera, Oraintxek honako hiru oinarri hauek ditu: "enpresa bat denez lehiakorra izan behar da, zailtasunak, tartean langabezian egotea, dituzten pertsonak bergizarteratzea eta ingurugiroa zaintzea”. Egiluzek eskerrak eman dizkio Udalari eta beste erakunde batzuei ezaugarri hauetako enpresen alde egiteagatik.

Gauza handietarako furgoneta

Mezularitza enpresa horrek Getxon gauza handiak eramateko furgoneta bat dauka eta berriz gauza arinak eta herrigunetik kanpo ibiltzeko motozikletak eta bizikletak, “gasolina mezulari bakoitzaren indar fisikoa izanik”. Motozikleta bat elektrikoa da baina enpresaren asmoa guztiak horrelakoak izatea da, nahiz eta teknika oraindik oso aurreratuta ez egon, gaur egun 30 kilometrotarako autonomia baino ez baitute eta gero bateria aldatu behar da

Zerbitzuak emateko denborak beste enpresen antzekoak izaten dira. “Hiriaren erdigunean bizikletaz motozikletaz baino arinago egiten dute zerbitzua, nahiz eta bete beharreko distantzia berbera izan. Edozein kasuetan ere, ez da berria. New Yorken bizikletaz egiten den mezularitza oso hedatuta dago bere arintasunagatik” zehaztu du Egiluzek.

Euripean bizikletarik ez

Zerbitzua bizikletaz egiten duten mezulariek txirrindulariren jantziak daramatze. “Gure uniforme txirrindulariarena bezalakoa da, enpresaren koloreekin, hau da urdina eta horia. Gauzak poltsa ergonomiko handi batean eramaten ditugu gerrikoan eta neurri handiagoko kutxak eramateko gurdi bat ipintzen dugu bizikletan. Egia da jendea harritu egiten dela; batzuek “Robocop” deitu digute, kaskuagatik, zapatengatik eta uniformeagatik; beste batzuek kirola egiten ari garela uste dute baina arreta gehien euria egiten duenean eta Bilbora metroz joaten garenean erakartzen dugu” dio mezularietako batek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun