Kaleko animaliei jakirik ez emateko eta etxe-animaliak antzutzearen inguruko kanpaina jarriko du martxan Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 25a, 01:36

Getxoko Udalak etxeko animalien gaineko informazio eta kontzientzazio kanpaina jarriko du martxan, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak asteazkenean aurreratu zuenez. Ekimen hori hiru alor desberdinetan eramango da aurrera. Alde batetik, Zarraoaren arabera, “Udal txakur zentroari buruzko informazio kanpaina egingo da, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen, kokapenaren eta harremanetan jartzeko erak" zabaltzeko. Bigarren kanpainak kaleko animaliei janaririk ez emateko gonbidatuko ditu getxoztarrak eta horiekiko jokaera jakin batzuk izateko ere deituko du. Argazkian, kaleko katu bat / Rafa Espada, Copyleft lizentziapean.

Ekimen hori herritar guztiei zabalik egongo bada ere, era berezian edadetuengana zuzenduko da, neurri handi batean, beraiek izaten baitira animaliak babesteko jarrerak dituztenak. Hirugarren kanpainak etxe-animaliei antzuketa egiteko egokitasunaren ganeko informazioa banatuko du, jabeei neurria hartzearen abantailak eta desabantailak azaltzen.

Etxe-animalien ganeko informazio eta kontzientziazio kanpaina 2006. urtearen hasieran jarriko du martxan Udalak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun