Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Areetako kontzentraziora deitu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 25a, 01:45

Gaur, azaroak 25, betetzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Getxoko Udaleko Berdintasun Arloak “Eraso gehiagorik ez!” lelopeko zenbait txartel eta 30.000 postal kaleratu ditu azken egunotan petxez etxe postontzietan banatuz. Postalean udalerriko hainbat emakume elkartek gaur arratsaldeko 19:00etan Areetako Xake plazan egingo duten isilezko elkarretaratzerako deialdia agertzen da. Horrekin Udalak ere bat egin du. Era berean, udal gobernu taldeak osoko bilkurara eramango du Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak emakumeek pairatzen duten indarkeriaren kontra onartutako agiri instituzionala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun