Unai Elorriagaren "Vredaman" hirugarren eleberria liburudendetara heltzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 25a, 11:11

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak iaz kaleratutako Getxoko Literatur Gidak eskaintzen zuen Getxon bizi diren idazle euskaldunen argazkia mugitzea egoki zaio Unai Elorriaga (Argazkian / Gaztesarea) algortarrari. Izan ere, pasa den astean, azaroak 18, aurkeztu zuen Elorriagak "Vredaman" izena duen lan berria Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Elkarrek argitaratutako liburu berrian algortarrak lau historio nagusi kontatzen ditu, Tomas umearena, Tomasen osabarena eta lehengusuarena eta Piedad emakume edadetuarena. Horiekin batera, munduko ebanistarik onena izandakoarena edo arkitektorik famatuena izandakoarena zein beste pertsonaia batzuena ere ezagutzeko parada izango du irakurleak.

Gaiaren inguruko berriak:

Unai Elorriagaren nobela berria kalean da (Eremulauak.com) (2005 Aza 19)

Elorriagaren barruko señe (Bizkaie!)

"Vredaman". Lau istoriok osatzen dute Elorriagaren nobela berria (Elkar)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun