Kartzela Pastoraltzak ekimen ugari egingo ditu bihartik aurrera Areetako elizan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 25a, 12:04

Bilboko Elizbarrutiko Kartzela Pastoraltzak "Kartzeletako egoera" izeneko jardunaldiak ospatuko ditu Areetako Mesedeetako Amaren parrokian bihartik, azaroak 26, abenduaren 4ra, bizkeliza.org Elizbarrutiko webguneak jakinarazi duenez. Denboran zehar ekimenari lotura emango dion ekintza Basauriko presoek egindako artelanen erakusketa izango da. Izan ere, bihar eguerdiko 13:00etan emango zaio hasiera "Mundua zeuk margotu" egitasmoan Basauriko presoek urrian zehar egindako artelanen erakusketari. Erakusketa elizako kriptan egokitu da eta ordutegia 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da. Argazkian, modulu batean pilatutako hainbat preso / "Iglesia en camino" aldizkaria.

Bestalde, azaroaren 28an, astelehena, Jose Gogorza Kartzela Pastoraltzako kideak "kartzeletako egoerea" eta "Non dagoz emakumezkoak" hitzaldiak emango ditu arratsaldeko 19:30etik aurrera. Hurrengo egunean, mahai-ingurua izango da Kartzela Pastoraltzako tailerretako Piedad Aparicio, Eukaristia taldeko Margari Sanmartin, Adsis elkarteko Teresa Peña eta Bidesariko Daniel Pardoren eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun