Iragan den irailaren 10ean, atxilotuaren deskripzioarekin bat egiten duen mutil gazte bat hainbat neska gazteri zuzendu zitzaien Sopelan eta, masturbatzen zen bitartean, gidatzen ari zen Renaul Trafic furgoneta zurian igotzera gonbidatu zituen.
Erandion bigarren erasoa
Bi egun beranduago, ustezko exhibizionistak Erandion jardun zuen. Izan ere, furgonetan zihoala emakume batengana hurbildu zen eta hitz lohiak bota ostean, autoarekin andra aurreratu zuen, metro batzuk aurrerago bidea mozteko. Emakumea hurbiltzea itxaroten zuen bitartean erasotzaileak bere hankartea laztantzeari ekin zion eta andrak bere jarrera kritikatu zuenean, gizonezkoak berba likitsak berretsi zituen. Azkenean, emakumeak furgonetari ihes egin zion eta sakeleko telefonoa erabiliz, Poliziari salatu zion gertatutakoa. Une horretan erasotzaileak alde egin zuen.
Ezagutzen diren hirugarren eta laugarren erasoak pasa den astelehenean, azaroak 21, Algortan eta Areetan gertatu ziren. Egun horretako arratsaldeko laurak aldera ustezko exhibizionista neska gazte batzuen aurrean masturbatu zen Algortako kirol portuan bere furgonetan zihoala. Gertaera horren ostean, minutu batzuk igarota, Areetako andra bati hurbildu zitzaion Erandioko jokamoldeak errepikatuz.