Hitzarmenak jasotzen du EHUk eta Iberdrolak ikerketa, berrikuntza programak, jardunaldiak, mintegiak, lan taldeak, ikastaroak, argitalpenak (liburuak, CDak, jardunaldien eta mintegien aktak...) eta biltzarrak elkarrekin egingo dituztela ezagutza zabaltzeko eta berrikuntzaren kultura sustatzeko. Gainera, EHUko ikasleek Iberdrolan praktikak egin ditzaten itunak sinatuko direla zehazten da.
EAE, Estatu espainiarra, Europa, Nazioartea
Era berean, elkarrekin edo bata besteari laguntza emanez aurkeztuko dira eztabaida foroetan, biltzarretan, batzordeetan eta abar, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai estatuan, bai eta Europan edo nazioarteko beste edonon. Ekintza horien finantzazioa hitzarmen zehatzagoen bidez egingo da, zeintzuetan jarduerak aurrera eraman ahal izateko diru kopuruak zehaztuko diren.
Iberdrola nahiz Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki dute hitzarmenaren Jarraipen Batzordea sortzea, horretarako bakoitzak izendatuko dituen pertsonek osatuta egongo dena. Jarraipen Batzorde hori arduratuko da zaintzeaz bi aldeek hitzartutako itunak benetan gauzatzen eta egoki betetzen direla eta ezagutzera ematen direla.
"Iberdrolaren lana
Jarraipen Batzordearen erantzukizunen artean egongo dira, besteak beste, egiten diren jardueren garapena koordinatzea eta ezagutzera ematea eta ezarritako helburuak nola betetzen diren bi aldeei jakinaraztea. Hitzarmena bi urterako izateak ez du esan nahi denbora hori igaro ondoren automatikoki amaituko denik, izan ere, bi aldeen adostasunez luzatu ahal izango baita. Edonola ere, hitzarmena amaitzea gertatuz gero, aurrera eramaten ari diren zereginak ez dira kaltetuak izango.
Iberdrolaren arabera, hitzarmen hau sinatzeak erakusten du "Iberdrolak Euskal Herrian duen lana. Berau erakundeen arteko harremanen mailan gertatzen da, laguntza emanez eta lankidetza: hezkuntza arloan, garapen jasangarrian, enpresen arteko bazkidetza eta industria bultzatzen".